Eskaera edo nahien arabera, Traboules-ek, noizbehinka, tailerrak helduentzat antolatzen ditu :
- Formakuntza teoriko edota praktikokoak profesional batzuentzat (animatzaile, errienta, irakasle, hezitzaile, ikasle...). Tematika : Nola sorrarazi harreman, sendatzaile, hezkuntza galderak sorkuntza prozesuetan ? Zergatik ildo artistikoa hautatu ? Nola segurtasuna pixkanaka irabazi, tokia atseman ?
-
Zaletasun mailako praktikakoak (antzezpena, kanpoko begirada, laboratorioa, jokoa,...).
Ordu arte proposaturiko mediazio artistikoak ondoko hauek dira : maska (eraikuntza, jokoratzea), txotxongiloa (eraikuntza, jokoratzea), pailazoa, ez-berbala,... Beste mediazio mota batzuk lan daitezke beharren arabera.
Proiektuak interesatuak diren pertsonak adierazitako eskaerak segituz abian jartzen dira, eta hau haien helburu eta duten esperientziaren arabera.
Gurekin harremanetan sar zaitezte, tailer bat abian jarri nahi baduzue Traboules-ekin !
|