Idazkera tailera : Forma desberdinetan antolatzen ahal da idazkera tailer hori : edo denbora guttiko tailer batean (4 tailer x 2 ordu), edo idazkera egonaldi batean (1 edota 2 astez animatzailea estrukturan gelditzen da, denborak elgarrekin finkatuz), edo asteroko tailer batean, … Erreportai, fikzio, istorio asmaketa, olerki textu, hitz joko, … lana desberdinak egiten ahal dira.
Argazki tailera : Argazkilari batek bere argazki numeriko estudioa estrukturan instalatzen du. Jendeen potretak lantzen ditu. Argazkiekin halako bideo muntaketa bat proposatzen ahal du egitea, erreportaia bat gisa muntatzen dena parte hartzen dutenekin. Tailer hori idazkera tailera ondotik antolatzen ahal da : eta lana bukaeran, Traboules-ek (soinu eta irudi) muntaketa bat egiten ahal du, estrukturan bertan pasarazteko edo estrukturatik kanpo ere bai, kultur ekitaldi barten denboran adibidez..
Kantu tailera : Jacques Nouard-ek , « chansons de Paname » taldeko kantaria eta frantses kantu zaharren espezialista, orroimenak berpizten eta taldeak nahi dituen kantuak moldatzen ditu. Hedapen proiektu bat pentsatzen ahal da ere bai eta Traboules-k hautatu dituen musikari bat edo gehiago baloratzen ahal dituzte kantuak, proiektu bukaeran. Traboules-k apainketa eta teknika (soinu ta argi materiala eta teknikariak) ekartzen ahal du ere bai. Ber lana euskaraz proposatzen dugu, Nahia Zubeldia kantariarekin, euskal errepertorioa lantzeko.
Su artifizial tailera : Xiberuan oinarritua, Suak elkartea su artifizialeko munduko ez ohiko konpania bat da. Haundia baita ttipia lantzen du, irudia eta soinuaren inguruan. Suak su ikuskizun bat antolatzen ahal du, apairu bat animatu … tailer batzuen bidez. |