compagnie traboules
compagnie traboules
compagnie traboules accueil
compagnie traboules actu
compagnie traboules philo
compagnie traboules maison
compagnie traboules poteo
compagnie traboules creation
compagnie traboules ateliers creation
compagnie traboules ateliers adultes
compagnie traboules ateliers péda
compagnie traboules partenaires
compagnie traboules liens
Traboules elkartea
La Mer Itsasoa
64640 Heleta
0 (0 33) 559 37 69 68
cietraboules@yahoo.fr
   


Gure proiektuak harrera egiturak proposatzen duen markoaren arabera landuak dira
 : arartekatzearen helburuak, haurren kopurua, adina, lan tokiak, oren kopurua, tematikak, ...

Nahi genituzke proiektu federatzaileak, beste eginkizunak sustatu : Antzerki proiektu bat zonbait aktibitateen zentro komuna izan daiteke : historia, geografia, idazmena, poesia, kantua, musika, arte plastikoak,... Traboules-ek hunkitua den langile hezitzaileekin ere lan egin nahi du, hauen ahalen arabera, eginkizun artistikoak iraun dezan tailerren garaitik at ere. 

Haur proiektuak sustatu nahi ditugu : edozoin praktika artistikoak pertsona gaztearen sormena laguntzeko baizik ez luke balio behar, eta ez gaztearen inskripzioa molde prefabrikatu batetan exijitu animatzailea lasaitzeko. Nahi dugu sormen hau sorkuntza kolektiboa eta berezia bilakarazten lagundu.

Hezitzaile munduko kultur praktikak tailerretik kanpoko beste arlo batzuei irekitzen ahal zaizkie. Gure Heletako sorkuntza tailerra bisitatzera proposatzen ahal diegu beste talde batzuei. Txotxongilo eta maskak ikusiko dituzte bertan. Konpainiako partaideekin bilduko dira, gure lanari buruzko galderak egin. Dekoratuaren gibelean, gauza gehiago ikus daiteke batzutan, aitzinean baino...

Azkenik, gure arartekatze gehienak, Frantsesez edota Euskaraz egin daitezke, gure talde artistikoko kide guziak kasik elebidunak direlako. Haurrarekin bere ama-hizkuntzan mintzatzeko aukera hau faktore garrantzitsu bat izan daiteke Antzerki eginkizun bat eraman ahal izateko hezitzaile giroan.

Bukatzeko, posible delarik, entseatzen gira eskolatik kanpoko proiektuak iraunkorrak izan daitezen : adibidez, ikusgarri baten sorkuntza aurreikus dezakegu lehen urtean, eta honen taularatzea bigarrenean, eta ..., eta ...(Ondres-en, 2006tik goiti egiten dugun bezala)