Arartekatzeen helburuak
Proposatua den mediazio artistikoa nolanahikoa izanik ere, lehen helburua beti haurraren adierazpenari dagokio.
Egoeratze batzuen bidez, joko teknika ezberdinen erabilpenen bidez, inprobisatze lan baten bidez eta konsignak etengabe egokituz taldearen ahal eta nahiei, adierazpen horren gainerakortasuna lagunduz edo bideratuz : egingarria, asumigarria, partekagarria bilakarazi. Tailerren lehen denborek konfiantza nozioak landuko dituzte beraz : animatzailearengan, norberegan, Bestearengan.
Harreman lan hau egin ondoren, sorkuntza desmartxa batetan sartzen ahalko gira, haurraren adinari egokitua den desmartxa batetan. Istorioa berez sortuko da inprobisatze ezberdinen ahala, forma bat hautatua izan aitzin (indibidualki eta kolektiboki).
Usu, desbideraketan lan egiten dugu : arte plastikotik (maska) Antzerkira joateko, txotxongilotik musikara, etab... |
 |