compagnie traboules
compagnie traboules
compagnie traboules accueil
compagnie traboules actu
compagnie traboules philo
compagnie traboules maison
compagnie traboules poteo
compagnie traboules creation
compagnie traboules ateliers creation
compagnie traboules ateliers adultes
compagnie traboules ateliers péda
compagnie traboules partenaires
compagnie traboules liens
Traboules elkartea
La Mer Itsasoa
64640 Heleta
0 (0 33) 559 37 69 68
cietraboules@yahoo.fr

2006ko ekainetik goiti, Traboules-ek hastapeneko helburua lantzen du : Itsasoa, atipikoa izatea nahi genukeen Kultur Etxea, baserri munduan kokatzea. Etxe hau atipikoa izanen da hartuko dituen publikoen bitartez, eta ekartzen dituzten proiektuen bitartez.

Baina ez bakarrik ...
Etxe hau atipikoa izanen da, Traboules-en proiektu osoa molda dadin eta garatzeko aukera izateko gisako lekua nahi dugulako : baztertuek eta “onartuek”, profesional eta zaleek, euskaldun eta hala ez direnek, baserritarrek, hiritarrek, baserritar berriek, gazteek eta ... ez hain gazteek, ... gurutzatzeko parada eskainiko dien toki bat. Topagune hauek sorkuntza, ikerketa proiektu ezberdinen inguruan gertatuko dira, baina ere gaualdi, ikastaldi, formakuntza, eztabaida kari bilduko den publikoaren baitan, ... edo ere une “informalen” kari, kantinan, Etxetik liburutegira, ...
Toki hau, tokiko kultur elkarteei irekia zaie, ahalen arabera, bilkura, lan, trukatze, momentuak izan ditzaten. Horrela, partaide ezberdinekin arituko gira Etxe hau, kolektibitate, elkarte, artista, pertsona ezberdinekin partekatutako proiektu batean sartzeko... 2001ean sortu girenetik publikoengana eraman dugun lan guziaren ondorioa izanen da, horrelako proiektu baten burutzeko beharra, gogoa, eta egingarritasuna erakutsi digun lan bat.

Konkretuki ...
Gure asmoa da Etxe hau, tailerretarako antolatua den gela bat, egonaldietarako hornitua den harrera gela bat, bulegoa bat, sukalde bat eta jangela bat, lokal teknikoak (soinu, bideo, argazki), bilketa esparru bat, janaria ekoizteko eta tailerrak animatzeko baratze batez osatua izan dadin. Profesional talde batek (administrazioa, sukaldea, arartelari artistiko,...), Traboules elkarteko kideek eta Eragile Batzorde batek egituratuko dute.