compagnie traboules
compagnie traboules
compagnie traboules accueil
compagnie traboules actu
compagnie traboules philo
compagnie traboules maison
compagnie traboules poteo
compagnie traboules creation
compagnie traboules ateliers creation
compagnie traboules ateliers adultes
compagnie traboules ateliers péda
compagnie traboules partenaires
compagnie traboules liens
Traboules elkartea
La Mer Itsasoa
64640 Heleta
0 (0 33) 559 37 69 68
cietraboules@yahoo.fr

Poteoa egitea, besta egitera joatea da beste talde batzuekin biltzeko, nahastea ustegabeko elkartzeen arabera, giro bero batetan sartzea.

Poteo guziak besta bera bezain ustekabekoa gelditzen da, eta denak arrunt ezberdinak dira.

Usaiaz kanpoko nozio hau azpimarratzen dugu, proiektuaren mamia baita. Helburua da, kultur mailan edo artistikoan, tokian antzekorik deus ez zegoen tokian izatea. Hori dena leziorik eman edo diskurtso handirik gabe.

Ekintza batetik abiatuz, marko berezi batetan, lotura (sozial, artistiko, kulturala) lantzen dugu : marko horrek du partekaturiko emozio azkarrez beteriko atipiko bat sorrarazten.

poteo 2007 Aste batez, etorrarazten ditugu artista desberdin batzuk, hala nola Turbulences taldea (autista heldu batzuk osaturik) baita teknika desberdinak erabiltzen dituzten artsita batzuk, kantari, musikari, su piztzaile, ... artistiko lan egonaldi batentzat.

Helburua ? aste batez denen arteko artistiko ikuskizun bat sortzea et alarunbat arratsean ematea.

Beste elkartze momentuak proposatzen ditugu : biztanleekin, publikoarekin, ... egunez, txalaparta, dantza, ... eta arratsez, herri afari, antzerki, mintzaldi, ...

2001ean sortua, Poteo Atipikoa 2 urtero antolatzen dugu. 4. ediziorako, 2007ko urriko lehen astean, 1360 pertsona bildu dira aste osoan.